Langileriaren egitekoak egungo iraultzan. “APIRILEKO TESIAK”

 

Idatzia: Errusieraz Petrograden 1917ko apirilaren 4an eta 5ean.

Lehen edizioa: Pravdaren 26. zenbakian "N. Lenin" sinadurarekin 1917ko apirilaren 7an. Inprimategian huts egin zuten dataren bi egunen buruan, Leninek agindu zuen 5ean tesia. Mosku, Kharkiv, Krasnoyarsk, Ufa, Baku, Tbilisi eta beste gune batzuetako egunkari boltxebikoek artikulua erreproduzitu zuten.

Iturria: Testu Liburutegi Marxista. MIArako prestatua: Juan Fajardok egina, 2000ko apirila.

 

Petrogradera apirilare 3an bakarrik iritsita, normala den eran nire izenean eta beharrezko zuhurtziaz, nire prestaketa faltarengatik, apirilaren 4ko asanbladan langilego iraultzailearen egitekoei buruzko txostena oguzi ahal izan nuen.

Egitekoa errazteko egin nezakeen bakarra —eta baita asmo oneko oposituereei ere errazteko— idatzizko tesi batzuk prestatzea zen. Irakurri eta testua Tsereteli kamaradari eman nion. Oso geldiro eta birritan irakurri nituen: lehenengo boltxebikeen bileran eta gero boltxebike eta mentxebikeenean.

Nire tesi pertsonal hauek argitaratzen ditut, azalpen ohar labur-laburrez lagunduak, zeintzuk nire informean askoz ere luzeago garatuak izan ziren.

 

 

Tesiak

 

Gure gerraren aurreko jarreran, zeinek Errusiar aldarritik ukatuezinez gerra inperialista bat izaten jarraitzen duen, harrapakaria, baita Lvov eta enparauen gobernu berriaren pean, gobernu horren jite kapitalistaren ondorioz, onartuezinezkoa da “defentsismo iraultzaileari” kontzesio txikiena ere.

Langilego kontzienteak gerra iraultzaile bati, benetan defentsismo iraultzailea justifikatzen badu, honako baldintzapean bakarrik eman diezaioke sostengua:

 

  1. a) boterearen igarotzea proletargoaren eta hari atxikitako nekazalgoaren zatirik txiroenaren eskuetara;
  2. b) ekinezko ukapena, eta ez hitzezkoa, anexio orori;
  3. c) ekinezko apurketa totala kapitalaren interesekin.

 

Defentsismo iraultzailearen sektore zabaleko kideen fede ona kontuan hartuta, zeintzuk gerra bakar bat bezala eta ez konkista helburuetarako, bakarrik onartzen duten, eta beren burgesiarengatik engainua dela eta, beharrezkoa da beren hutsa era ahalik eta era zehatz, astiro eta saiatuan argitzea, kapitalaren eta gerra inperialistaren arteko batasun eztabaidaezina azaltzea eta erakutsi nola den ezinezkoa gerrari bake benetan demokratiko batekin eta ez biolentziaz inposatutako bate batekin, ematea amaiera kapitala uzkaldu barik.

Ekintza ejerzitoan ikuspuntu honen propaganda zabalena antolatzea.

Elkarkidetasuna frontean.

Errusiako egungo momentuaren berezitasunak iraultzaren lehen etapatik, zeinek boterea burgesiari eman dion langileriaren kontzientziazio eta antolaketa beharrezko mailarik ezean, bigarren etapara, zeinek boterea proletargoaren eta nekazalgoaren geruzarik txiroenaren eskuetan jarri behar duen, igarotzean dirau.

Igarotze honek alde batetik, legezkotasun maximoa (egun Errusia gerran dauden herrialdeetatik askeena da); bestetik, masen aurkako biolentzia eza eta, azkenik, horien kapitalisten gobernuarenganako konfiantza inkonszientearengatik, bakearen eta sozialismoaren aurkari zitalenak ditu ezaugarri.

Berezitasun horrek guregandik politika esnatu berri diren langilegoaren masa inoizko zabalenen artean alderdiaren ekinbidearen baldintza berezietara moldatzea exijitzen du.

Inolako sostengua Behin-behineko Gobernuari; beraren zin egiteen erabateko faltsutasuna azaltzea, batez ere anexioen ukapenari dagokionean. Gobernua agerian jartzea, zein kapitalisten gobernua den, inperialista ez izateko “exijentzia” ametsezko eta onartezina bultzatu beharrean.

Langileen ordezkarien Sobieten gehiengoan gure alderdia gutxiengoa dela onartzea eta, oraingoz, gutxiengo txikituan dela elementu burges-txiki eta oportunista guztien – burgesiaren eraginaren menpean direnak, eragin hori langileriaren baitara eramanez – blokearen aurrean, sozialista popular eta sozialista iraultzaileetatik Antolaketa Batzordera (Chjeídze, Tsereteli, etb.), Steklov, etb., etb.

Masei langileen ordezkarien Sobietak gobernu iraultzaile era bakarra direla azaltzea eta beraz, gobernu hau burgesiaren eraginpean dagoen bitartean, gure taktikak beren ekinbidearen hutsak era paziente, sistematiko, argi eta masen beharrei bereziki moldatutako eran azaltzea da.

Gutxiengoan gauden bitartean, lan kritiko eta hutsen azalpenakoa garatuko dugu, era berean Estatuaren botere guztiak ordezkarien Sobietetara igaro behar duela aldarrikatuz, esperientziaren oinarriarekin, masek beren hutsak zuzen ditzaten helburuaz.

Ez errepublika parlamentario batera – langileen ordezkarien Sobietetatik bertara itzultzea atzera pausoa litzateke – langileen, jornalari eta herrialde guztiko nekazarien ordezkarien Sobieten errepublika batera baizik, behetik gora.

Poliziaren, ejerzitoaren eta burokraziaren deuseztapena.[1]

Funtzionarioen, guztiak aukeratuak eta ezein momentuan kargugabetu ahalezkoak, ordainsariek ez dute langile kualifikatu baten batazbesteko soldataz gaindiko izan behar.

Nekazal programan, ekintzen erdigunea jornalarien ordezkarien Sobietetara eraman.

Latifundio lur ororen konfiskatzea.

Herrialdeko lur guztien nazionalizaioa, zeintzuek ordezkari jornalari eta nekazarien Sobieten esku geratuko liratekeen. Nekazari txiroen ordezkarien Sobiet berezien eraketa. Lursail handi (100 eta 300 deziania bitarteko hedapenarekin, tokiko eta beste eratako baldintzen eta tokiko erakundeen iritzien arabera) bakoitzeko jornalarien ordezkarien kontrolpeko eta tokiko erakundeen kontupeko eredu-azienden eraketa.

Herrialdeko banku ororen batasuna Banku Nazional bakarrean, langileen ordezkarien Sobieten kontrolpekoa.

Sozialismoaren ez “ezarpena” gure lehen egiteko modura, baizik eta ekoizpen sozialaren eta ekoizkinen banaketaren gaineko berehalako kontrola langileen ordezkarien Sobietengatik.

Alderdiaren egitekoak:

- alderdiaren kongresu baten berehalako burutzea.

- alderdiaren programaren eraldaketa, batik bat:

- inperialismo eta gerra inperialistari dagokionean;

- Estatuarekiko jarrera eta gure “Estatu-Komuna”[2] baten aldarrikapenaren alorrean;

- Programa minimoaren, jada atzeratua, erreforma;

- Alderdiaren izendapenaren aldaketa.[3]

- Internazionalaren berritzea.

- Internazional iraultzaile bat eratzeko ekimena, bat.

- “Zentroa”ren[4] eta sozialchauvinismaren aurkako Internazionala.

Irakurleak zergatik azpimarratu behar izan nuen era berezian, salbuespen arraro erara, fede oneko oposizioaren “auzia” uler dezan, tesi hauek Goldenberg jaunaren honako objekzioarekin alderatzera gonbidatzen dut: Leninek –dio – “demokrazia iraultzailearen baitan gerra zibilaren bandera aireratu du”. (Edinstvo egunkarian, Pléjanov jaunarena, aipatua, 5. zbk.)

Harrri bitxia, ezta?

  Idatzi, irakurri eta birrintzen dut: “Defentsismo iraultzailearen sektore zabaleko kideen fede ona kontuan hartuta,... eta beren burgesiarengatik engainua dela eta, eta, beharrezkoa da beren hutsa era ahalik eta era zehatz, astiro eta saiatuan argitzea...”

Eta burgesiaren jaun horiek, beren buruari sozialdemokratak esanez, ez direnak ez sektore handietako ez eta dentsista iraultzaileetako kide, nire iritziak inolako kezkarik gabe halakotzen ausartzen dira, era honetan interpretatuz: demokrazia iraultzailearen baitan (!!) gerra zibilaren (ez tesietan eta ezta informeetan ere ez da horri buruz inolaz ere hitzegiten) bandera (!) aireratu (!) du...”

Zer esan nahi du horrek? Zertan ezberdintzen da jezarpenerako zirikad batetik? Zertan nezberdintzen da Rússkaya Voliatik?

 

Idatzi, irakurri eta birrintzen dut:

“Llangileen ordezkarien Sobietak gobernu iraultzaile era bakarra direla azaltzea eta beraz, gobernu hau burgesiaren eraginpean dagoen bitartean, gure taktikak beren ekinbidearen hutsak era paziente, sistematiko, argi eta masen beharrei bereziki moldatutako eran azaltzea da...”

Baina aurkako jakin batzuek nire ikuspuntuak “demokrazia iraultzailearen baitan gerra zibilerako” dei bezala aurkezten dituzte!!

Behin-behineko Gobernua Asanblada Konstituziogilearen deirako eperik, ez hurbileko ez urritkoa, ez jartzeagatik, zin egite hutsak egitera mugatuz. Eta langile eta soldaduen ordezkarien Sobietik gabe ez dagoela Asanblada Konstituziogilea bermatzerik, ez eta berorren arrakasta lortzerik frogatu dut.

Eta Asanblada Konstituzioaren berehalako deiaren aurkako naizela salatzen dute!!!

Guzti hori “pellokeriatzat” hartuko nuke borroka politikoko hamarkadek aurkakoen fede ona salbuespen arraro eran hartzen irakatzi izan ez balidate.

Bere egunkarian, Pléjanov jaunak nire diskurtsoa “pellokeria” eran izendatu du. Ongi da, Pléjanov jauna! Baina fija bedi zein trakets, ezindu eta zuhurtzibakoa den berorri bere polemikan. Bi ordu pellokeriatan igaro banituen, nolatan aguantatu zuten ehundaka entzulek “pellokeria” hura? Eta zertarako darabil berorren egunkariak zutabe oso bat “pellokeria” bat azpimarratzeko? Txarto ezkontzen da hori, oso txarto.

Askosaz errezagoa da, noski,ohiukatu, iraindu eta gedar egitea aurkeztum azaldu eta Marx eta Engelsek nola 1871, 1872 eta 1875ean Pariseko Komunako esperienziei buruz epaitzen zuten eta proletargoak behar duen Estatuari dagokionean zer zioten gogoratzea baino.

Bistan denez, Pléjanov jaun marxistak ez du marxismoa gogoratu nahi.

Rosa Luxenburgoren hitzak aipatu ditut, zeinek 1914ko abuztuaren 4an sozialdemokrazia alemaniarra “hildako kirastun” erara izendatu zuen. Eta Pléjanov, Goldenberg eta enparauak “irainduak” sentitzen dira... noren izenean? Cahuvinista alemaniarren izenean, chauvinista eran kalifikatuak!

Sozialchauvinista errusiar gixajoek, sozialistak hitzez eta chauvinistak ekintzaz, nahaste-borraste ederra sortu dute.

I. Lenin

 

[1] Leninen oharra: Hau da, ejerzito erregularra herriaren armamentu orokorrak ordezkatzea

[2] Leninen oharra: Hau da, Parisko Komunak eredu bezala jarri zuen estatu era.

[3] Leninen oharra: Sozialdemokraziaren ordez, zeinen lider ofizialek sozialismoari mundu osoan traizioa egin dioten burgesiara igaroz (era berean “defentsistak” zein dudatan dauden “kautskiarrak”), Alderdi Komunista deitu behar dugu.

[4] Leninen oharra: Nazioarteko sozialdemokrazian “zentro” chauvinisten (edo “defentsistak”) eta internazionalisten artean dudatan dabilen joerari deritzo, hau da: Kautsky era abarrak Alemanian, Longuet eta abarrak Frantzian, Chjeídze eta abarrak Errusan, Turati eta abarrak Italian, McDonald eta abarrak Ingalaterran, etb.

  

 

 

Ver el documento completo        

 

 

 

 

 

 

 

 


Nazioarte egileak