Kategoria: LENIN
Agerraldiak: 1618

 

 

      

 

  

Marxismoaren hiru iturri eta hiru atal osagarri

 

Marxen doktrinak mundu zibilizatu osoan zehar zientzia burges guztiaren (ofiziala zein liberala) etsaitasunik handiena eta gorrotoa pizten du, marxismoa "sekta kaltegarri" moduko zerbait balitz bezala ikusten duelarik. Eta ezin daiteke beste jarrerarik espero, klase arteko borroka oinarritzat duen gizarte batean ezin baitaiteke gizarte zientzia "inpartzialik" egon. Era batean zein bestean, zientzia ofizial eta liberal guztiek soldatapeko esklabotza babesten dute eta marxismoak bere aldetik, errukigabeko gerra azaldu dionean esklabotza horri.

Soldatapeko esklabotza oinarri duen gizarte batean zientzia inpartziala izan dadila espero izatea, langileen soldatak igo ahal izateko, kapitalaren mozkinak murriztea proposatuta, fabrikatzaileen aldetik inpartzialtasuna espero izatea bezain absurdu gizajoa izango litzateke.

Areago oraindik. Filosofiaren historiak eta gizarte zientziaren historiak argi eta garbi azaltzen dute marxismoan ez dagoela ezer "sektakeriaren" itxura duenik, doktrina fanatikoa izatearen zentzuan, higiezina, mundu zibilizazioak jarraitutako garapen bide nagusiaren bazterretik sortua. Aitzitik, Marxen bikaintasuna, hain zuzen, gizateriaren aitzindarizko pentsamenduak jadanik formulatutako korapiloei erantzuna eman izatean datza. Haren doktrina, filosofia, politika ekonomian eta sozialismoan izan diren ordezkari nagusien doktrinen jarraipen zuzen eta hurbil moduan jaio zen. Marxen doktrina ahalguztiduna da zuzena delako. Osoa eta harmonikoa da, gizakiei munduaren ikusmolde biribila eskaintzen die, edozein sineskeria, erreakzio eta zapalketa burges ororen defentsarekin bateragaitza. Marxismoa gizadiak XIX mendean sortu zuen bikainenaren oinorde zuzena da: filosofia alemaniarra, ekonomia politiko ingelesa eta sozialismo frantsesa.

Laburki arituko gara marxismoaren hiru iturri eta, aldi berean, atal osagarri diren hauei buruz.

 

I

 

Marxismoaren filosofia materialismoa da. Europako historia modernoan zehar, eta bereziki Frantzian XVIII mendearen bukaeran, Erdi Aroko hondakin guztien aurkako bataila erabakigarria garatu zen lekuan, ideia eta instituzioetan errotutako feudalismoaren aurkako bataila, materialismoa filosofia kontsekuente bakarra zela agertu zen, natur zientziek erakusten duten guztiarekin bat, sineskeriaren, hipokrisiaren, eta abarren, etsai. Horregatik, demokraziaren arerioek beren indar guztiak tematu zituzten materialismoa birrintzeko, belzteko, "gezurtatzeko" saiakeran, eta idealismo filosofikoaren forma ezberdinen defentsan jardun ziren, era batera zein bestera, erlijioaren defentsara mugatzen dena beti.

Marx eta Engelsek gogor defendatu zuten materialismo filosofikoa eta hamaika bider azaldu zuten oinarri horretatik aldentzeak suposatzen zuen akatsa. Engelsen iritziak argi eta zehatz agertzen dira berak idatzitako Ludwig Feuerbach eta Anti-Dühring lanetan, Manifestu Komunistarekin batera, klase kontzientzia duten langileen eskuliburuak direnak.

Baina Marx ez zen XVIII mendeko materialismoan gelditu, are gehiago, maila goragoko batera garatu egin zuen. Alemaniar filosofia klasikoaren lorpenekin aberastu zuen, Hegelen sistemarekin bereziki, bere bidetik, Feuerbachen materialismoa eman zuen sistemarekin. Lorpen hauetariko nagusiena dialektika da, hau da, garapenaren teoria bere formarik osatuenean, sakona eta aldebakartasunez librea, materia etengabeko garapenean erakusten digun giza ezagutzaren erlatibotasunari buruzko doktrina. Natur Zientzietan egindako aurkikuntza berri-berriak — radioa, elektroiak, elementuen eraldaketa — Marxen materialismo dialektikoaren egiaztapen miresgarriak dira, filosofo burgesen doktrinen eta beren gainbeherako idealismo zaharren berpizte "berrien" gogoz kontra.

Marxek materialismo filosofikoa sakondu eta erabat garatu zuen, eta naturari buruzko ezagutza gizarteari buruzko ezagutzara hedatu zuen. Marxen materialismo historikoa pentsamendu zientifikoaren itzelezko lorpen bat da. Garai hartara arte, historia eta politikari buruzko ikuspuntuetan nagusi diren kaos eta bidegabekeriaren ondotik, maisuki osoa eta harmoniatsua den teoria zientifiko bat etorri zen, indar produktiboen garapenaren ondorioz, gizarte bizitza sistema batetik maila goreneko beste bat sortzen dela erakusten digun teoria; adibidez, nola feudalismotik, kapitalismoa jaiotzen den erakusten diguna.

Hala nola gizakiaren ezagutzak natura islatzen duen (hau da, materia etengabeko garapean), gizakiarengandik at existitzen dena, gizakiaren gizarte ezagutzak (hau da, ikusmolde eta doktrina filosofiko, erlijioso, politiko eta abar ezberdinak) gizartearen erregimen ekonomikoa islatzen du. Instituzio politikoak euskarri ekonomikoaren gainean eraikitzen diren gainegiturak dira. Era honetara, adibidez, ikus dezakegu Europako Estatu modernoen molde politiko ezberdinak proletalgoaren gaineko burgesiaren menderatzea indartzeko balio dutela.

Marxen filosofia, materialismo filosofiko bukatu bat da, gizadiari, eta langile klaseri batez ere, jakintzaren arma boteretsua eman diona.

 

II

 

Behin baieztatuta gainegitura politikoak erregimen ekonomikoan duela oinarria, honen gainean eraikitzen dela, Marxek sistema ekonomiko haren ikerketa zehatzari gogor ekin zion. Marxen lan nagusia, Kapitala, gizarte modernoaren erregimen ekonomikoari buruzko ikerketa da, gizarte kapitalistarena.

Marxen aurretiko ekonomia politiko klasikoa Ingalaterran sortu zen, herri kapitalistarik garatuenean. Adam Smith eta David Ricardok, erregimen ekonomikoari buruzko beren ikerkuntzetan, balioa lanaren emaitza dela adierazten duen teoriaren oinarriak ezarri zituzten. Marxek haien lana jarraitu zuen; teoria hura hertsiki egiaztatu eta era egokian garatu zuen.

Merkantzia ororen balioa, gaia bera ekoizteko gizartean beharrezkoa den lan denbora kopuruaren arabera zehaztua dela erakutsi zuen. Ekonomialari burgesek objektuen arteko harremanak ikusten zituzten lekuetan (merkantzia bat beste baten trukean), Marxek pertsonen arteko harremanak aurkitu zituen. Merkantzien elkartrukeak ekoizleen merkatuaren bidez ezarritako lotura adierazten du. Diruak ekoizleen bizitza ekonomiko osoa unitate bakarrean tinko lotzen duenez, lotura hau gero eta estuagoa egiten dela esan nahi du. Kapitalak lotura honen ondorengo garapena adierazten du: gizakiaren lan indarra merkantzia bihurtzen da. Soldatapeko langileak bere lan indarra saldu egiten dio lurraren jabeari, lantegiarenari, lanabesen jabeari. Langileak lanegunaren zati bat erabiltzen du bere eta bere familiaren mantenuaren kostua betetzeko (soldata); lanegunaren beste zatian doan egiten du lan, kapitalistak jasoko duen plusbalioa sortzen, irabazien iturri dena, klase kapitalistaren aberastasunaren iturria.

Gainbalioaren teoria Marxen teoria ekonomikoaren funtsa da.

Langilearen lanak sortutako kapitalak, langilea zapaltzen du, jabe txikiak porrotera daramatza eta langabetu armada bat sortzen du. Industrian, produkzio handiaren garaipena berehala ikus daiteke, baina nekazaritzan ere gertakari bera antzematen da, nekazaritza kapitalista handiaren nagusigoa areagotzen den lekuan, makineriaren erabilpenak gora egiten du, eta nekazal ekonomia, moneta-kapitalak harrapatua, ahulduz doa eta bere teknika atzeratuak direla medio, porrot egiten du. Nekazaritzan beraz, ekoizpen txikiaren gainbehera beste era batetara ematen da, baina ukaezina da ematen dela.

Ekoizpen txikia zanpatuz, kapitalak lanaren produktibitatea haztarazi egiten du eta ondorioz monopolio egoera sortarazten du kapitalista handien elkarteen eskuetan. Produkzioa bera ere, gero eta izaera sozial handiagoa hartuz doa –ehunka mila eta milioika langile batera loturik organismo ekonomiko kolektibo batean–, kapitalista taldetxo bat lan kolektibo horrek sortutako ekoizpenaz jabetzen den bitartean. Ekoizpenaren anarkia, krisiak, merkatuak lortzeko lasterketa larriak eta populazio masen biziraupenerako baliabide eskasia areagotzen dira.

Kapitalarekiko langileen mendekotasuna areagotuz, sistema kapitalistak baterako lan indar handia sortzen du.

Marxek kapitalismoaren garapena ikertu egiten du merkatu ekonomiaren lehenengo hastapenetatik, truke sinpletik, bere azalpen garatuetara, produkzio handira arte.

Eta herri kapitalista ororen, zahar eta berri, esperientziak, argi eta garbi azaltzen dio, urtez urte, gero eta langile kopuru handiagoari, Marxen doktrina honen egia.

Kapitalismoak mundu osoan zehar garaitu du, baina garaipen hau, kapitalaren gaineko lanaren garaipenaren atarikoa besterik ez da.

 

III

 

Feudalismoa kanporatu eta munduan zehar gizarte kapitalista "askea" sortu zenean, berehala bistaratu zen askatasun horrek herri langilearen gaineko zapalkuntza eta esplotazio sistema berria inplikatzen zuela. Zapalkuntza horren isla eta kontrako protesta moduan behingoan, doktrina sozialista ezberdinak sortu ziren. Alabaina, hasierako sozialismoa sozialismo utopiko bat zen. Gizarte kapitalista kritikatzen zuen, gaitzesten zuen, madarikatzen zuen, bere suntsiketarekin amets egiten zuen, erregimen 

 

Ver el documento completo