Ver el ORIGINAL en PDF

 

 

HITZAURREA 

 

I.

Georg Wilhelm Friedrich Hegelen mendea (1770-1831) aldaketa-garaia izan zen. Mundu zaharraren oinarriakezbaian geratu ziren Europan. Zientziak eta pentsaera askeak franko egin zuten aurrera «Argien» garaian;laborantzaren ustiapena handitu ahala, XVIII. mendean desagertzear ziren goseteak, eta lehengo lurjabeen kalterako,burgesiaren garrantzia hazten zihoan etengabe. Amerikako iraultzaren ostean (1775), Iraultza Frantsesak (1789)erregeari lepoa moztu zion, eta segidan iraultza industríala hasi zen Ingalaterran. Erdi Europan ere, meatzaritzak,mekanikak eta ezagutza biologikoak aurrera egiten zuten, eta itxurazko egoera politiko egonkorraren azpianzurrunbilo mehatxagarriak aditzen ziren. Hegelek berak «Desberdintasunaren idazkia» delakoan (1801)[1] nahiz Fedeaeta Jakintzako (1802) lehen orrialdeetan nolabait islatzen du egoera hori lema baten pean, hots, gizartearentinkotasun zaharraren haustura. Segidan, Napoleonen kanpainek Europako mapa politikoa eta erakundeak kolokanjartzen zituztela, konstituzionalismoa hedatu zen.

Bistan denez, garai haren diagnostikoa ez zen ezkorra soilik, Hegel eta bere lagunen gogoa oso kementsua etasutsua baitzen. Diagnostiko horren hondoan sekulako baikortasuna zegoen; ezin da bestela idealismo alemaniarrarenahalegin espekulatibo erraldoia ulertu.

«Ezer ziurta badezaket, zera da, egungo gizadia bere buruari hain duin agertzea gure garaiko zeinu onena dela,zapaltzaileek eta lur honen jainkoek euren buruen aureola galtzen duten froga bat baita. Duintasun horifilosofoek frogatzen dute, herriak sentitzera ailegatuko dira eta, lurrean arrastaka eskatu ordez, eurekberreskuratu eta bereganatu egingo dituzte euren eskubideak[2]».

Lehenbizikoz espekulazio filosofikoa errealitate historikoa bere baitan atzematen saiatzen zen, eta ekintza teorikoberri horrek sormen itzela bultzatu zuen; hortxe bertan dago Hegelen filosofiaren gakoa. Nabarmenki, 'Argien'arrazionaltasuna beste maila batera heldu zen mendeko mugarekin batera. Ideologikoki, askatasun politikoaren ideiamodernoa Rousseau eta Hegelen artean garatuz gero, Kantek, Rousseaurengan oinarrituz, borondate askea hartuzuen filosofiaren printzipiotzat. Mundua ez zen jadanik kontzeptu estatikoetan endelegatzen, Aristotelesen filosofianbezala. Hegel eta Schelling, bere aldetik, Fichtek Kanten transzendentalismoaren inguruan egindako interpretazioerradikala sakondu, besterik egiten ez zutelakoan zeuden.

Alegia, Iraultza Frantsesa aitzindari baino ez zen, azalezko aurrekaria, abstraktua eta odoltsua. Aitzitik, intelektualalemaniar ilustratu (Kant, Lessing, Klopstock), klasiko (Schiller, Goethe, gero Hegel) zein erromantikoen (Fichte,Schlegel anaiak, Novalis, Tieck, Schelling bera) ustez, politika berria ez ezik, natura berria eta Jainko berria ere, goitikbeherako egiazko iraultza osoa etortzear zegoen, hots, 'Novum coelum eta nova terra'.

1. 'Novum coelum': Jainko tradizionala baliogabe geratu zen. Kanten Arrazoimen hutsaren kritikak (1781)Jainkoaren existentziaren aldeko argudio arrazionalak ezabatu zituenez, transzendentzia oro desagerrarazten zenfilosofiatik. Beraz, Friedrich Heinrich Jacobik (1743-1819) honelako arrazionalismo modernoak ekartzen zituenarriskuez ohartarazi behar zela erabaki zuen. Moses Mendelssohni eskutitzak Spinozaren doktrinaren inguruan (1785)lanean Jacobik batez ere Mendelssohnek zabaldutako bertsio ofizialaren kontrajakinarazten zuen Lessing, alemaniarilustratuen arteko pertsona errespetatuena, ez zela teista izan, Spinozaren legezko panteista baizik; Jacobiren araberahalaber, Goethe ere, idazle berrien arteko idazle famatuena, panteista zela erakusten zuen haren argitaragabekoPrometheus olerkiak. Baina Jacobik Gutunen bidez lortu nahi zuenaren guztiz kontrakoa lortu zuen. Bat-batean, aukeradistiratsu bat bezala, Spinozaren panteismoa, Idealismo espekulatiboaren eta Erromantizismoaren pertsonaia nagusibihurtuko ziren intelektual gazte batzuei agerian geratu zitzaien aitzindari bezala.

Honekin batera, orobat neólogo zeritzoten teólogo berrien —batez ere Storr, Hegelen Tubingako maisuaren— arabera, inperatibo kategoriko moralaren eskutik, Jainkoaren existentzia ondorioztatzeko beste ekimen-alor batirekitzen zen, inperatibo kategorikoa berez zoriontasunaren aurka izanik, gizabanakoaren zoriontasuna eta berebetebeharra uztartzeko Jainko transzendente bat suposatu behar zelako.

1795eko udaberri eta uda artean Hegelek landutako Jesusen Bizitzan sumatzen da oraindik teólogo kantiar haueneragina. Hala ere, Jainkoa ez, baizik eta etika indibiduala erdian finkatzen delarik, teólogo kantiarren Jainkotranszendenterik gabeko irteera immanentea iradokitzen da. Neronen baitan baitago Jainko pertsonala[3]. Fichtek1800 urtean idatzitako Gizakiaren patuak[4] balio beza Jacobik bultzatu zuen panteismoaren inguruko eztabaidareneta kantismoaren arteko sintesi tipiko bat erakusteko:

«Ni, arrazoiaren legeari men egiten badiot, hilezina naiz, betirakoa, eternala; ez dut lehenago bihurtu behar.Goiko mundua ez da etorkizunerako, gaurkoa da. [ . . . ] Erabaki honetan betikotasuna biltzen dut, ñire hemengobizitza eta niri eskain lekizkidakeen beste sentimenen bizitza guztiengandik askatzen dut neure burua eta haiengainetik goratzen naiz».

Izan ere, Hegel, Schelling eta Holderlin arteko 1795ko gutunetan Fichteren aipamen sutsua agertzen da behin etaberriro[5]. Nahiz eta Hegel korrespondentzia honetan hiruren arteko hotzena, erreserbatuena zen, berak 1788-1793artean egindako teologia ikasketatik ateratako ondorioa, berriz, izan zen Jainkoa ezin dela era tradizionalean pentsatu,eta horixe izango zen bere filosofiaren behin betiko oinarri bat. Jainkoa munduan bertan aurkitu behar zen, hala ereez pasiboki, panteismoan bezala, baizik eta historian gure askatasunaren bitartez, izenik gabeko edo beste izen batekoJainkoa agian. Kanten arabera, gure barruko kontzientzia moral jainkotiarrak, bere hausnarketaren duintasunaz etaaskatasunaz, Jainkoa ulertzeko eta era jainkotiarrean aritzeko bide berriak irekitzen zituen.

2. 'Nova terra': Fichteren arabera, kontzientzia moralak berak orain arteko munduarekiko errukigabetasunezmundu berria eraiki behar zuen. Teknologia modernoaz zingirak lehortu, sumendiak itzali, gaixotasunak ezabatu, hitzbatean, gizadi berri batek natura menperatu egingo luke; autopistak baino ez dira falta zerrenda osatzeko! Halakoprintzipiopean azkenean —zientzia-fikzioko film batean bezala— natura basamortu bihurtuta aurreikus zitekeen, etagizadia hura subiranotasunez ustiatzen, edo bere asmoa horretara makurtu eta, kontserbatzen, garapenzalegaraikideen eran, bere burua naturaren goialdean jartzen.

Schellingek panteismoaren barnetik, naturan, jainkotiarra izanez, begirune nahiz lotura estua mantentzeaezinbestekoa zela objektatu zuen. Schellingen jarrera egungo ekologista kontserbadoreenen antzekoa izan liteke.Hegelen hasierako postura, aldentzen joan zen arren, Schellingenetik hurbil zegoen. Bi hauek, Goetherekin batera,newtonianismoaren kritikan bat zetozen; zientziaren mekanizismoa, izakiaren batasuna nahiz benetako aniztasunahondatzen zituenez, «Argien» abstraktutasunerako molde nabarmenetako bat besterik ez zen.

Nolanahi ere, mende aldaketa hartan newtonianismoa krisian zegoen. Teorian Newtonek proposatuko Jainkoareneragin zuzena munduko fisikan gero eta onartezinago agertzen zen; Optikan ere krisian zegoen Newtonen koloreenteoría, argiari buruzko haren azalpen korpuskularrak eta Merkurio orbitari buruzkoak teknikoki «irregulartasunak» ereaurkezten zituzten. Muga eta kopuru infinitesimalaren kontzeptu berrien bila zebilen orduko zientzia, eta orokorreannewtonianismoaren hutsune teorikoak agerian geratu ziren, batez ere Biologiaren gorakadaren ondorioz. Hegeleninguruan, politikan despotismo ilustratua bezala ikusten zen newtonianismoa. Kant bera, newtonianismoarekin lotuazegoenez, dinamikoagoa azaldu arren,Fenomenologiaren Sarrerako lehen lerroetatik hasita, Kant eta Newton gainditubehar zirela suposatzen zuen Hegelek. Kantek kanpotik abstraktuki kritikatzen zuena, barrutik, subjektibitatemodernoaren bahetik aztertu behar zen. Eta Fisikaren ordez Fenomenologiaren V. kapituluan Biologiak hartzen dunagusitasuna zientzien artean.

Fenomenologiaren eskutik argi dakusagunez, ordea, Hegelek Schellingen jarrerari nahasgarria eta Goetherenariintuitiboegia deritze. Naturaren duintasuna, gogoaren menpe dagoenez, kontzeptuaren zehaztasunaren bidez bainoezin liteke gozatu. Azkenean Hegel Fichteren jarrerari hurbildu zitzaion, baina politikan eta bere bizitzan bezala,nolabait bide-erdian gelditu zen, natura kritikoki aztertuz eta ustiatuz, baina aldi berean bere jainkotasuna etafuntsezko arrazionaltasuna baieztatuz. 'Nova terra' ezin liteke begiespenetik, intuiziotik edo naturarekiko batasunetiketorri, baizik eta politika berri eta benetan oso baten ondorio bezala. Funtsean Kanten asmoa, bere «OpusPostumumek» erakusten duenez, ez zegoen hain urrun; alde horretatik Hegel, erromantikoen eta bereziki Schellingenkontra, Kanten oinordeko geratu zen.

Jarrera horren mamia nolabait ulertzeko, gogora dezagun zirkua Iraultza Frantsesaren emaitza zuzen gisa sortuzela, arte herrikoi berria bihurtuz: lehoiak ustekabe gizasemeen meneko zeuden, elefanteak hanka baten gaineanaltxatu eta horien jarrera hori miresten zen, naturaren legeek xede iraultzailearen aurrean amore ematen zuten etagizakien gorputzak berak ordura arte ez-ikusiarenak egiteko gai bilakatzen ziren. Eta zirkuetako trapezisten ondotik,globo aerostatikoek ere grabitatearen legeak haustea lortu zuten[6].

3. Hegelen arabera 'nova terra', orduan, batez ere gai politikoa zen. Dena dela, Hegel funtsean jarrera horrekinados zegoen arren[7], Fenomenologiaren VI. kapituluan aipamen kritiko bat azaltzen da Argien' proiektu politikoazorokorki eta Iraultza Frantsesaz bereziki, ustez hauen baikortasuna handiegia zelako; baina Fenomenología ren hasi-hasieratik, espresuki izendatua ez den beste etsai bat ia etengabe agertzen da, hau da, Erromantizismoa.Erromantikoek sinesten zuten beraien subjektibotasunak Absoluturako berehalako sarrera zuela, politika arlokoerrealitatea eta arrazionaltasuna gutxiesten zituztelarik; katolizismoa eta Erdi Aroa Antzinatasun klasikoa bainonahiago zuten alde batetik, eta bestetik egoera politiko zaharra erabat onargarri zitzaien. Hegelen iritziz, gizarte-azaldura ez ezik, ilunkeria eta erreakzio hutsa ziren Erromantizismoaren ondorioak. Fenomenologian Estatua ez daasko agertzen, batez ere leku sistematiko berezi batean. Absoluturanzko prozesua barnekoa izanez gero, erakundeakez dira hain garrantzitsuak, ezta aldi berean landu zuen Filosofía errealean ere. Baina Fenomenologiaren azkenaurrekokapituluan, VII.ean hain zuzen, erlijioaz idatzitakoak mami politiko sendoa dauka. Hegelen ustez, Kalbinismoa erlijioilustratua, abstraktua, betiko galduriko Jainko aurkituezinagatik beti nostalgiko eta tragiko zenez, bada, askatasunidealista, hau da, modernoa, fededunaren barruko askatasun erradikal bezala ulertutako Luteranismoan oinarritubehar zen, eta horregatik, urte batzuk geroago, ez zuen Vienako Kongresuaren ostean Protestantismoaren etaKatolizismoaren artean zabaldu zen nahasketa onartuko; Hegelen iritziz, nahasketa dogmatiko eta zuri hauProtestantismo zaharretik zetorren askatasunaren kontra zuzenduta zegoen[8]. Horregatik, behin Berlinen, ikasleeklagunduta, apaiz salatzaile bat klase-gelatik aterarazi zuen.

Kanten arabera, zientziek pentsamendu eredu orokorra osatzen zuten; Schellingentzat, aldiz, intuizio ezinederragoaren esperientzia gutxientzat gordetako arte ederrek zekarten; Hegelen ustez, azkenik, politikan zetzanguztion etorkizunaren mamia. 1808an Napoleonek Goetheri tragedia klasikoaz galdetu ornen zionean bezala,«Zertarako oraindik patua? Egun, politika da gure patua.» 1806ko urriaren 13an Hegelek Napoleón Jenako batana hasiaitzin ingurua aztertzen ikusi zuenean, «Hemen, puntu zehatz batean bere zaldi gainetik mundu osoa menperatuzhonelako gizasemea ikustea zoragarri da» zioen. «Munduaren arima», «miretsi beharreko gizaseme aparteko hau»funtsean Fenomenologiaren eredu a da. Gogoaren mamiari dagokio politika.

Izan ere, une historiko kritiko hartan kontzientzia naturaletik egiaraino iristeko, Fenomenologiaren arrazoiakontzientziaren historia idatzi beharra izango zen, subjektibitatea bere une historikoaren indar nagusi bihurtu baitzen.Subjektibitateari dagokion egia ezagutzen dueña bakarrik da historian aritzeko gai; Absolutua bere une kritikoanpentsa dezakeena baino ez da gai benetan pentsatzeko. Fenomenologiaren Sarrerak argiki azpimarratzen dueñaHitzaurreak, berriz, espresuki adierazten du. Eta antza, jarreraz teorikoagoak diren lehenengo kapituluei«Kontzientziaren esperientziaren jakintza» hasieran pentsatutako izenburua egokia iruditu arren, erdi ezkutuzkoaipamenik gabe ez ditzakegu ulertu, sarritan diskurtso espekulatiboak bideratzen edo hibridatzen dituztelako.Horregatik, liburuaren bigarren zatian kontzientziak, bere muga hurbilak gainditzeko, Gogoaren mailara jo beharko du;hau da, bere egoera historikora eta horrekin batera kontzientziaren esperientzia historia osora hedatu behar du.Horregatik, artean, nahiz eta egitasmo teorikoa zabaldu eta idaztear zegoen, Fenomenologiaren egitura koherenteageratu zen. Bermatuta dauden «Kontzientziaren esperientziaren jakintza» eta «Gogoaren Fenomenología» batdatoz[9].

4. Azkenean, susma daiteke Hegelen sistema nahiz beste idealisten kontrako eztabaida ez direla filosofía horren kontugarrantzitsuena, Hegelek bere egitasmoa kontzeptuetan ikaragarri landu arren. Idealista guztiek, halaber, sinesten zutenideiek, eta bakarrik ideiek, mundua alda zezaketela. Azken buruan, mundu tradizionalean horrelakoak ziren azalpenak . .., eta askotan gurean ere bai.

 

[1] Fichteren eta Schellingen filosofia sistemen arteko desberdintasuna. Frantsesez, Difference entre les systemes de Fichte et de Schelling: G.WF. Hegel Premierespublications, M. Mer-ek itzulia.

Gap : Ophrys, 1964. Espainera bitan dago itzulita : Diferencia entre el sistema de filosofia de Fichte y el de Schelling. JA. Rodriguez Tous (itz.). Madrid : Alianza, 1989. Diferencia entre los sistema de filosofia de Fichte y de Schelling. Mª C. Paredes (itz.). Madrid : Tecnos,

1990.

[2] 1795eko apirilaren 16an, Hegelek Schellingi bidalitako gutuna.

[3] Ikusi Hegelek Schellingi 1795ean bidalitako hiru gutunak.

[4] liburuan, «Fedea» : Fichte Gesamtausga.be. I, 6. 285.

[5] Hegelen Correspondence itzuli du frantsesera Jean Carrerek (Paris : Gallimard, 1962. 3 liburuki). Aipatutako gutunak espainierara itzuliak daude : Hegel. Escritos de juventud. J. Mª Ripalda (itz.). Madrid, Mexico : FCE, 1978.

[6] Ikusi Oskar Negt, Alexander Kluge, Offentlichkeit und Erfahrung. Zur Organizationsanalyse von bür gerlicher und proletarischer Offentlichkeit. Frankfurt/M.: Suhrkamp, 1972.456.

[7] Ikusi Hegel, Filosofia real. J.Mª Ripaldak itzulia. Madrid, Mexico : FCE, 1984. xliv. Han Gabler-ek kontatzen du oilaskoei buruzko Hegelen esaldi bitxia;Fenomenologiako I. kapituluaren amaieran antzeko zerbait aurki daiteke Eleusiar misterioez.

[8] Alemaniako ekialdean luteranismoa batez ere apolitikoa zen bitartean, mendebaldean espresuki politikoa zen. Horrela, ekialdeko Fichtek Estatua polizialki ulertzen zuen bitartean, Hegelen arabera, berriz, herriak bere jaraunspen politikoarekiko adostasuna erabaki behar zuen. Ikusi Horst Althaus, Hegel und dieheroischen Jahre der Philosophie. München, Wien: Hanser, 1992. 160.

[9] Ikusi infra 16. oin-oharra.

 

Ver el documento completo       Ver el ORIGINAL en PDF

 

 


Nazioarte egileak